16. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, Olentzeroren Lagunen Elkartearentzako 2018ko diru-laguntza izendunarena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/index). DDBN (identifikazioa): 429845.

Hitzarmen honen helburua da Iruñeko Udalaren indarreko aurrekontuan ageri den diru-laguntza izenduna bideratzea, baita pertsona edo entitate onuradunak hartzen dituen baldintza eta konpromisoak ezartzea ere.

Iruñeko Udalaren aurtengo indarreko aurrekontuan diru-laguntza izendun bat aurreikusi da Olentzeroren Lagunen Elkartearentzat.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren (DLO) 22.2 artikuluak ezartzen du toki entitateen aurrekontuetan aurreikusitako diru-laguntza izendunak zuzenean eman daitezkeela, hitzarmenetan eta diru-laguntza horiek arautzen dituzten arauetan bildu moduan. 28. artikuluak ezartzen du hitzarmenak izanen direla ohiko tresna diru-laguntza horiek bideratzeko.

Bestalde, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzen ordenantza orokorrak, 19. artikuluan eta hurrengoetan, arautzen du Udalaren aurrekontu orokorrean berariaz izendatuta aurreikusitako diru-laguntzak zuzenean emateko araubidea eta prozedura.

Aipatu xedapenetan ezarritakoaren arabera, bi aldeek deklaratzen dute ezagutzen dutela hitzarmen honen edukia eta, izenpetuz, onartzen dituzte hark sortzen dituen betebehar eta konpromisoak, honako hauen arabera.

Iruñean, 2018ko abenduaren 18an.–Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkaria, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L1815453