16. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBARA

3/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Orbarako Udalak, 2018ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean 3. aldaketa egiteko espedientea, kreditu bereziari buruzkoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan –202. artikuluarekin bat– ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan 15 egun baliodunean, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Orbaran, 2018ko abenduaren 27an.–Alkatea, Gorka Beunza González.

Iragarkiaren kodea: L1900078