16. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko azaroaren 28an hartua, lau eguzki-instalazio fotovoltaiko abian jarri eta ustiatzeko enpresa-proiektua, Grupo Enhol enpresak sustatua, foru intereseko inbertsio deklaratzen duena.

Grupo Enhol enpresak eskatu du foru intereseko inbertsio deklara dezatela Tuteran lau eguzki-instalazio fotovoltaiko eraiki eta ustiatzeko inbertsio proiektua. Instalazio horiek “La Nava”, “El Sasillo”, “Ebro I” eta “Ebro II” izena izanen dute, eta, guztira, 176 mW-eko potentzia.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak inbertsio proiektua ebaluatu du, eta, kontuan harturik proiektuaren ezaugarriak, proposatu du foru intereseko inbertsio deklara dezatela abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako (enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzkoa da foru lege hori).

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomikorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU

1. Tuteran lau eguzki-instalazio fotovoltaiko abian jarri eta ustiatzeko enpresa-proiektua, Grupo Enhol enpresak sustatua, foru intereseko inbertsio deklaratzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako (enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzkoa da foru lege hori). Deklarazio honek inbertsio proiektua bukatu arte izanen ditu ondorioak.

2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Garapen Ekonomikorako Batzordeari igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Grupo Enhol enpresari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko azaroaren 28an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1814692