16. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

MP1808, MP1809 eta MP1811 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Olorizko Udalak, 2018ko abenduaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean honako aurrekontu-aldaketa hauek egiteko espedientea:

–MP1808 Kreditu-gehigarria.

–MP1809 Kreditu berezia.

–MP1811 Transferentzia.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek haiek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea iragandakoan, eta indarrean jarriko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Oloritzen, 2018ko abenduaren 27an.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L1816108