16. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

2019ko zerga-tasak

Obanosko Udalak, 2018ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, onetsi zuen bere horretan uztea egun indarrean dauden zerga-tasak. Ondotik zehazten dira, informazio gisa:

1.–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa:

1.1. Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,1713.

1.2. Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80 urtean.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

3.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4,65.

4.–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

a) Zerga oinarria ezartzeko koefizienteak.

–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa.

–Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %16.

5.–Obra-lizentziak emateko tasa: %0,62.

6.–Lehen okupazioko lizentzien tasa: 483 euroko tarifa, bizitegi unitateko.

Ordenantza fiskaletan ezarritako tasei eutsiko zaie.

7.–Herri-lurretako aprobetxamenduak: igoerarik gabe.

Erabaki honen kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean paratu ere, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean jakinarazten denetik hasita.

Obanosen, 2018ko abenduaren 20an.–Alkatea, Juan Ignacio Elorz Torrecilla.

Iragarkiaren kodea: L1815645