16. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

2018ko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Udalak, 2018ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aurrekontu-aldaketak egiteko 1/2018, 2/2018 eta 3/2018 espedienteak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Milagron, 2018ko abenduaren 31n.–Alkatea, Yolanda Ibáñez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1900066