16. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Obretarako kontribuzio bereziak aplikatzeko espedientea. Hasierako onespena

2018ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zen kontribuzio bereziak aplikatzeko espedientea, honako obra hauei dagokiena:

1. Raimundo Lanas, Eunate eta Blanca de Navarra kaleak zolatzea eta horien hornidurako eta saneamenduko sareak berritzea.

2. Martín Azpilicueta, Amaya, Luis Peñalva, Nueva eta Príncipe de Viana kaleak zolatzea eta horien hornidurako eta saneamenduko sareak berritzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da interesdunek espedientea aztertu ahal izanen dutela iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun baliodunean. Horretarako, udal bulegoetan egonen da aztergai, erreklamazio, kexa edo ohar idatziak egin daitezen.

Orobat, aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunen Arauei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 119.2 artikuluan xedatuari jarraituz, obrek ukitutako jabe edo titularrek zergadunen elkarte administratiboak eratzen ahal dituztela kontribuzio bereziak agintzen dituen erabakia jendaurrean dagoen bitartean, Udalak erabaki duen obran parte har dezaten laguntza emanez.

Milagron, 2018ko abenduren 19an.–Alkatea, Yolanda Ibáñez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1815497