16. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Melidako Udalak, 2018ko abenduaren 17an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2019. urterako plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, delako plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, ezarritako jendaurreko epea iragandakoan.

Melidan, 2018ko abenduaren 19an.–Alkatea, José María Sesma Aznarez.

Iragarkiaren kodea: L1815464