16. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Luzaideko Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2018ko abenduaren 30ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2019ko udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen (urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatua) 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea iraganik erreklamaziorik aurkeztu ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Luzaiden, 2018ko abenduaren 31n.–Kudeaketa Batzordeko burua, Fernando Alzón Aldave.

Iragarkiaren kodea: L1900121