16. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1642/2018 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren uztailaren 17ko 889/2018 Ebazpena, 2017ko kanpainakoa, 982 titularri dagokienez.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 8ko 159/2017 Foru Aginduak honako hauen deialdia egin zuen 2017ko kanpainarako: eskaera bakarra, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren eta Estatuaren halako laguntza batzuei dagokiena, erreserba nazionalerako eskubide eskaerak, SIGPACa aldatzeko eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean erregistra dadin.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren uztailaren 17ko 889/2018 Ebazpenaren bidez, azalerarako eta abeltzaintzarako 2017ko zuzeneko laguntzak eman eta ukatu zitzaizkien 13.503 titularrei, guztira 99.513.188,30 euroko zenbatekoarekin. Aipatutako ebazpenarekin batera, jasotako zuzeneko laguntza guztiei dagokien Datu Teknikoen Orria erantsi zen.

Ebazpen hori onartu ondoren, eta egiaztatu ondoren zenbait inguruabar zirela medio autonomia erkidego batzuetan ordaindutako animalien egiazko kopurua hasiera batean estimatu zena baino urriagoa zela, Nekazaritza Bermerako Espainiako Funtseko (NBEF) presidenteak unitate bakoitzeko zenbatekoa areagotzea erabaki zuen, 2018ko irailaren 14an, ardi eta ahuntz aziendekin lotutako laguntzetan, eta areagotze hori egiteke zeuden ordainketei ez ezik, dagoeneko gauzatu diren ordainketa osagarriei ere aplikatu zaie.

II. eranskinean zerrendatutako zazpi titularrek alegazio idazkiak aurkeztu dituzte ardi aziendekin lotutako laguntza ukatu zaiela eta. Nekazaritza Zerbitzuak egindako txostena ikusi da; txosten horretan adierazten da ezen, espedienteak eta zazpi titularrek aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, aipatutako titularrei ardi aziendekin lotutako laguntza ematea eta ordaintzea proposatzen dela, 2017ko kanpainaren barruan.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22 artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren uztailaren 17ko 889/2018 Ebazpena aldatzea, 2017ko kanpainakoa, 982 titularri dagokienez, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan adierazitako arrazoiak direla bide.

2. 2017ko kanpainan unitate bakoitzeko zenbatekoa areagotzea I. eranskinean zerrendatutako 974 titularrei ardi-aziendekin lotutako laguntzetan, ahuntz aziendekin lotutako laguntzetan eta 2014an eskubide bereziak izan zituzten ardi eta ahuntz abeltzainentzako laguntzetan, baldin eta oinarrizko ordainketako eskubideak aktibatzeko adina hektarea onargarri ez badituzte.

3. Ardi aziendekin lotutako laguntzak onartu eta ordaintzea II. eranskinean zerrendatutako 8 titularrei 2017ko kanpainaren barruan, 1.604 abelbururengatik eta 19.257,77 euroko zenbatekoarekin, guztira, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren kargura.

4. Ebazpen hau igortzea Etekinetarako Laguntzen Atalera, Idazkaritza Tekniko Nagusira eta NBEUFren eta LGENFren Ordainketak Burutzeko Bulegora.

5. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz; halaber, www.pac.navarra.es webgunean ere kontsultatu ahalko da, SGA aplikazioaren bidez. II. eranskineko titularrei gutun ziurtatu bidez jakinaraziko zaie.

6. Onespeneko ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2018ko abenduaren 21ean.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F1900136