16. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

7/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2018ko abenduaren 19ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen 7/2018 aurrekontu-aldaketaren espedientea.

Espedientea interesdunen eskura egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, hura aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Irunberrin, 2019ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L1900116