16. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2018ko abenduaren 4ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean jarritako ediktuen bitartez, Lesakako Udalaren 2019. urterako aurrekontu orokor bakarraren eta hura betearazteko oinarrien hasierako onespena argitaratu zen, eta baita Andra Mari Zaharretxea erakunde autonomoarena ere.

Zegokion jendaurreko aldian inolako alegaziorik aurkeztu ez denez, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatukoaren arabera, aurrekontuak behin betiko onartutzat jo dira.

Ondorioz, eta aipatu artikuluaren 3. atalaren arabera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeari ekiten zaio, kapituluka.

Udalaren aurrekontuaren laburpena

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 1.098.050,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 55.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 431.500,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 854.530,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 147.400,00 euro.

7. kapitulua.–Administrazio orokorretik entitatera eginiko transferentziak: 42.000,00 euro.

Diru-sarrerak guztira: 2.628.480,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 706.050,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 1.071.250,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza gastuak: 25.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 315.080,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 310.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza pasiboak: 201.100,00 euro.

Gastuak guztira: 2.628.480,00 euro.

Andra Mari Zaharretxea erakunde autonomoaren
aurrekontuaren laburpena

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 758.877,49 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 33.120,51 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 2,00 euro.

Diru-sarrerak guztira: 792.000,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 595.140,20 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 183.920,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 500,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 12.439,80 euro.

Gastuak guztira: 792.000,00 euro.

Lesakan, 2019ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Jose Luis Echegaray Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1900191