16. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

7/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 232. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 30ean, 7/2018 aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia, azaroaren 20koa. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horren espedientea behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia

GASTUAK:

1.1650.61900.–Argiteria publikoa hobetzea: 34.950,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.75060.–Energia-efizientziarako dirulaguntza: 20.808,00 euro.

1.87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 14.142,00 euro.

Legardan, 2018ko abenduaren 31n.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L1900108