16. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Iturengo Udalak, 2018ko abenduaren 17an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari jarraituz, aurrekontu hau jendaurrean egonen da udal idazkaritzan 15 egun baliodunez, nahi duenak aztertu eta bidezkotzat jotzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Ez bada erreklamaziorik egiten, onetsitako aurrekontua behin betikotzat joko da eta haren laburpena argitaratzeko tramitea bete.

Iturenen, 2018ko abenduaren 26an.–Alkatea, María José Bereau Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1815996