16. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

9/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2018ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko aurrekontuan 9. aldaketa egiteko espedientea (langabeak kontratatzeko).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Igantzin, 2019ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L1900202