16. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Garinoaingo Udalak, 2018ko azaroaren 9an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra.

2018ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 23an, eta ondoren jendaurrean egon da 15 egun baliodunean. Ezarritako epean ez du inork alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aipatu legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedaturikoari jarraituz, behin betiko onetsirik gelditzen da Garinoaingo Udalaren 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra. Indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, laburturik eta kapituluka, argitaratzen den egunean.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaizkio aurrekontu orokorraren kopia eta horren dokumentazio osagarria, behin betiko onespena jaso eta 15 eguneko epean.

Aurrekontu orokor eta bakarraren eta bertan egindako aldaketen espedientea jendearen eskura egonen da, ondorio informatiboetarako, hura behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.

DIRU-SARRERAK:

KAPITULUA

IZENA

GUZTIRA, EUROTAN

1

Zuzeneko zergak

122.500,00

2

Zeharkako zergak

10.000,00

3

Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

106.171,00

4

Transferentzia arruntak

230.202,00

5

Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak

47.102,05

6

Inbertsio errealak besterentzea

0,00

7

Kapital-transferentziak eta bestelako diru-sarrerak

0,00

8

Finantza-aktiboak

0,00

9

Finantza-pasiboak

0,00

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

515.975,05

GASTUAK:

KAPITULUA

IZENA

GUZTIRA

1

Langileria gastuak

111.693,25

2

Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak

197.415,00

3

Finantza-gastuak

31.410,62

4

Transferentzia arruntak

104.725,00

5

Kontingentzia eta ustekabeetarako funtsa

15.917,80

6

Inbertsio errealak

14.750,00

7

Kapital-transferentziak

0,00

8

Finantza-aktiboak

0,00

9

Finantza-pasiboak

40.063,38

GASTUAK, GUZTIRA

515.975,05

Garinoainen, 2018ko abenduaren 19an.–Alkate udalburua, Iñigo Arregui Oderiz.

Iragarkiaren kodea: L1815485