16. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

Kreditu bereziak, kreditu-gehigarriak eta kreditu-transferentziak. Behin betiko onespena

Hasiera bateko erabakia jendaurrean jarri zen 2018ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzearekin, abenduaren 5ean. Inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoa bihurtu da hura, eta orain argitaratzen da hartutako erabakia.

Lehenbizikoa.–Kreditu bereziak onestea honako partida hauetan:

1.–Kultura-etxea birgaitzea. Hezetasuna kentzea eta horren aurka babestea: 81.671,14 euro.

2.–Fiteroko kirol instalazioak: 316.185,90 euro.

Kreditu berezi horiek finantzabide hauen kontura izanen dira:

1.–Nafarroako Gobernuko dirulaguntza: 57.169,80 euro.

2.–Espainiako Gobernuko dirulaguntza: 300.000 euro.

3.–2017ko kontuen diruzaintzako gerakinaren kargura: 40.687,24 euro.

2017ko kontuen diruzaintzako gerakinarekin loturiko 65.702,04 euro hartzen dira.

Bigarrena.–Honako kreditu-gehigarri eta kreditu-transferentzia hauek onestea, partida hauetan egitekoak alegia:

1.–Enpresentzako dirulaguntza, inbertsioetarako: 58.000 euro.

2.–Zahar-egoitzaren Patronaturako dirulaguntza: 51.000 euro. Orobat, erakunde autonomoaren aurrekontua aldatzen da gastuen I. kapituluan, aipatu zenbatekoan, Udalaren ekarpenaren kontura.

3.–El Montecilloko lurrak: 75.000 euro.

4.–Kultura arloko entitateentzako dirulaguntza: 7.000 euro.

5.–Gizarte arloko entitateentzako dirulaguntza: 5.000 euro.

“El Montecilloko lurrak” izeneko kreditu-gehigarria diruzaintzako gerakinen kargura finantzatuko da.

“Zahar-egoitzaren Patronaturako dirulaguntza” izeneko kreditu-transferentzia (51.000 eurokoa) finantzatzeko, “Zahar-egoitzaren Patronatua, obrak” izeneko partidatik ekarritako 51.000 euroko kreditu-transferentzia erabiliko da.

Kreditu-transferentziak, hauetarako: inbertsiorako laguntza (58.000 euro); gizarte arloko entitateentzako dirulaguntza (5.000 euro); eta kultura arloko entitateentzako dirulaguntza (7.000 euro). Horiek finantzatzeko, “San Raimundo pasealekua oinezkoendako gune bihurtzea” izeneko partidatik ekarritako 70.000 euroko kreditu-transferentzia erabiliko da.

Fiteron, 2019ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Raimundo Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1900117