16. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZPOROGI

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. eta 102. artikuluetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, Ezporogiko Barrutiko Udalak bake epaile titularraren zein ordezkoaren karguak hutsik daudela iragartzen du.

Kargu horietan jarduteko behar diren baldintzak Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 302. artikuluak karrera judizialean sartzeko ezarritakoak dira. Zuzenbidean lizentziatu izan beharrik ez badago ere, aipatu 3/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako gaitasun eta bateragarritasun baldintzak bete behar dira.

Interesdunek Udalaren bulegoetan aurkeztuko dituzte eskaerak, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Agezan, 2018ko abenduaren 19an.–Alkatea, Camino Landarech Zozaya.

Iragarkiaren kodea: L1815438