16. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2019ko karga-tasak

Berbintzanako Udalak, 2018ko azaroaren 22an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki zuen ezartzea, 2019ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezaten, ondotik aipatzen diren karga-tasak eta ponderazio indizeak, era berean aipatzen diren udal zergei dagozkienak:

Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa:

Karga-tasa, %0,405.

Koefiziente murriztaileak, balorazio txostena onetsita:

OINARRI
MURRIZTUAREN SORTZEALDIA
ETA BALIOAK

K 1 KOEFIZIENTEA, TXOSTENAREN
INDARRALDIAREN LEHENBIZIKO URTEAN APLIKATZEKOA

K 2 KOEFIZIENTEA, TXOSTENAREN INDARRALDIAREN BIGARREN URTEAN APLIKATZEKOA

K 3 KOEFIZIENTEA, TXOSTENAREN INDARRALDIAREN HIRUGARREN URTEAN APLIKATZEKOA

Urtebete

0,00

0,00

0,00

2 urte

0,50

0,00

0,00

3 urte

0,67

0,33

0,00

4 urte

0,75

0,50

0,25

Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa:

Karga tasa, %0,8.

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ):

Karga-tasa:

–Orokorra: %3,5.

–Fatxadak pintatzea: salbuetsirik.

–Enpresa berriak ezartzea, gazte ekintzaileak: %3.

–Etxebizitzak birgaitzeko espedienteak: %3.

Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ):

–%1,4, gutxieneko kuoten gainean.

Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

Igarotako urteen kopurua kontatzean urte osoak hartuko dira, urte zatikiak kontuan hartu gabe. Sortzealdia urtebetetik beherakoa denean, urteko koefizientea hainbanatuko da, soilik hilabete osoak kontuan hartuta, eta ez hilabete zatikiak.

Sortzapena egiteko momentuan, lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizientea.

Sortzealdia:

• 0,63, 20 urte edo hortik gora.

• 0,58, 19 urte.

• 0,51, 18 urte.

• 0,36, 17 urte.

• 0,21, 16 urte.

• 0,06, 15 urtetik 4 urtera.

• 0,06, 4 urte.

• 0,11, 3 urte.

• 0,13, 2 urte.

• 0,13, urtebete.

• 0,06, urtebetetik behera.

Karga-tasa: %8.

Erabaki horren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

1. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo horretako Salari zuzendua edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak ezarritako kasuetan, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, paratzen ahalko da berraztertzeko errekurtsoa egintza ebatzi duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela,

2. Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Berbintzanan, 2018ko azaroaren 29an.–Alkatea, José Hilario Chocarro Martín.

Iragarkiaren kodea: L1815483