16. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Lanegunen eta egun baliogabeen 2019ko egutegia

Udal honetako alkate udalburuak, 2018ko abenduaren 18an, osorik jasotzen den ebazpen hau eman zuen:

Ikusirik 312/2018 Ebazpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak ekainaren 19an emana, ezartzen duena ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2019. urterako jaiegunen egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, eta orobat ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa.

Indarrean dauden legezko xedapenek alkatetza honi ematen dizkioten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Arguedasko Udalaren bulegoetan 2019. urtean izanen diren jaiegunen egutegia. Hona hemen:

  • Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
  • Urtarrilaren 7a: Errege Egunaren ondoko astelehena.
  • Martxoaren 18a: San Jose zubia.
  • Martxoaren 19a: San Jose.
  • Apirilaren 18a: Ostegun Santua.
  • Apirilaren 19a: Ostiral Santua.
  • Apirilaren 22a: Pazko biharamuna.
  • Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
  • Abuztuaren 5, 6 eta 7a: herriko festak.
  • Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
  • Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
  • Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.
  • Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren eguna).
  • Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
  • Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
  • Abenduaren 26a: San Esteban (herriko festa eguna).

Era berean, baliogabeak izanen dira, 2019. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Bigarrena.–Arguedasko Udaleko administrazioaren lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 izanen da, eta honela banatuko da:

1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera.

2. Artikulu honetako aurreko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan egutegi berezia izanen baitute.

Hirugarrena.–Arguedasko Udaleko Erregistro Orokorra 10:00etatik 13:00etara egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Arguedasko Udalaren iragarki-taulan ere.

Bosgarrena.–Ebazpen hau igortzea Arguedasko Udaleko langileen sindikatuen ordezkaritzari.

Arguedasen, 2018ko abenduaren 19an.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1815461