16. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Ezkontza zibila egiteko eskumenak beste baten esku uztea

Allingo Erregistro Zibilean ezkontza zibilaren 3/2018 espedientea tramitaturik eta hura 2019ko urtarrilaren 7an udal egoitzatan egiteko asmoa dagoenez, Udal honetako alkate Eduardo Martinicorena Mortalek jarraian jasotzen den erabakia eman zuen, Alkatetzaren 2018ko abenduaren 19ko 87. Ebazpenaren bidez. Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/2011 Legearen 16. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat.

Hona hemen erabakia:

Lehena.–Eva Fritschi Lagares udal honetako zinegotziaren esku uzten da aipatutako ezkontza zibila egiteko eskumena. Eskumen horrek ebazpen hau sinatzen denetik aitzina izanen du indarra.

Bigarrena.–Baimena ematea aipatu ezkontza zibila udaletxean egiteko, 2019ko urtarrilaren 7an.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

Amillaon, 2018ko abenduaren 19an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L1815470