158. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Laburpena, 2019ko euskarazko udako kanpaldietarako dirulaguntzen deialdi publikoarena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena. Testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 467003.

Lehena.–Onuradunak:

Oltza Zendean erroldatuta dauden LHko edo DBHko ikasleak, laguntza eskaera egin eta gutxienez urtebete lehenagotik eta laguntza eskatzen den ikastaroak dirauen bitartean.

Bigarrena.–Xedea eta helburua:

Deialdi honek arautzen dituen dirulaguntzen xedea da, hein batean, honako gastu hauek finantzatzea: D ereduko ikasleentzat antolatu eta eduki ludikoak, kirolezkoak edo izadiari lotutakoak proposatzen dituzten euskarazko kanpaldietan parte hartzeak dakartzanak.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

http://www.ayuntamientoolza.com/eu/actualidad/tablon/

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/board/

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Laguntzetarako kuota 600,00 eurokoa izanen da, guztira.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Eskabideak 2019ko irailean aurkeztuko dira.

Oltza Zendean, 2019ko uztailaren 18an.–Alkatea, Moises Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1909680