158. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

2019ko 4., 5. eta 6. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2019ko abuztuaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea aurrekontuko 4/2019, 5/2019 eta 6/2019 aldaketak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, aldaketak Idazkaritzan egonen dira ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Burlatan, 2019ko abuztuaren 9an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L1910609