158. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

387/2019 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Uharteko “Escuela Vitae Huarte” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen duena, instalazioetan aldaketak egiteagatik, espazioen erabilera edo xedea aldatu delako eta horrek ikastetxeak har dezakeen ikasle kopurua aldatzea eragiten duelako.

Roger Saladich Luque jaunak eskaera egin du, “Format en Formacio Profesional SL” entitatea ordezkatuz, hura baita Uharteko “Escuela Vitae Huarte” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuaren titularra, ikastetxeari 2 unitate gehitzeko Lanbide Heziketako erdi mailako “Natur Ingurunean Gorputz eta Kirol Jarduerak Gidatzea” heziketa zikloan, eta unitate bat kentzeko “Futbola” erdi mailako araubide bereziko kirol irakaskuntzetan. Eskaerari buruzko espedientea aztertu da.

Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak eman duen aldeko txostena ere kontuan hartu da.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezartzen duen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 17. artikuluko e) letran eta Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendua eta garapena arautzen dituen abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 34. artikuluan ezarritakoa betetzeko,

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Uharteko “Escuela Vitae Huarte” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzea, instalazioetan aldaketak egiteagatik, espazioen erabilera edo xedea aldatu delako; horren ondorioz, ikastetxeak har dezakeen ikasle kopurua handituko da, 2 unitate gehiago izanen baititu Lanbide Heziketako erdi mailako “Natur Ingurunean Gorputz eta Kirol Jarduerak Gidatzea” heziketa zikloan, eta unitate bat gutxiago “Futbola” erdi mailako araubide bereziko kirol irakaskuntzetan, ondorioak 2019-2020 ikasturtetik aurrera izateko.

2. Nafarroako Gobernuko Unibertsitatez Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan ikastetxearen datu hauek inskribatuko dira:

Ikastetxearen kodea: 31014852.

Izen generikoa: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatua.

Berariazko izena: Escuela Vitae Huarte.

Helbidea: Udaletxeko plaza, 5.

Herria: Uharte.

Udalerria: Uharte.

Titularra: “Format en Formacio Profesional SL”.

Baimendutako irakaskuntzak:

–Lanbide Heziketako erdi mailako “Natur Ingurunean Gorputz eta Kirol Jarduerak Gidatzea” heziketa zikloa, “Gorputz eta Kirol Jarduerak” lanbide arlokoa. Osaera juridikoa: 4 unitate (2 lehenbiziko mailan eta 2 bigarren mailan); gehienez ere 120 ikaspostu, goiz eta arratsaldeko txandetan.

–Lanbide Heziketako goi mailako “Gizarte eta Kirol Animazioa eta Irakaskuntza” heziketa zikloa, “Gorputz eta Kirol Jarduerak” lanbide arlokoa. Osaera juridikoa: 4 unitate (2 lehenbiziko mailan eta 2 bigarren mailan); gehienez ere 120 ikaspostu, goiz eta arratsaldeko txandetan.

–“Futbola” erdi mailako araubide bereziko kirol irakaskuntzetako hasierako eta amaierako zikloak, kurtso bakar batean irakatsiak. Osaera juridikoa: unitate bat; gehienez ere 30 ikaspostu, goiz eta arratsaldeko txandetan.

3. Gogorarazi behar da ezen, ikastetxeak Ugarrandia kaleko 2an dagoen kiroldegia erabiltzen duenez, Uharteko Udalak uzten baitio, eta Asteraingo (Zizur) zalditegia, ikastetxeko ikasleek eta kiroldegiko eta zalditegiko erabiltzaileek konpartitzen dituzten espazioetarako ordutegi desberdinak ezarri beharko direla.

4. Gogorarazi behar da, halaber, ikastetxearen titularrak beharrezko baimena eskatu beharko diola departamentu honi bere osaeran edozein aldaketa eginez gero, bai uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 16. eta 17. artikuluetan agertzen diren kasuetan, bai abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 34. artikuluan aurreikusitakoetan. 251/1992 Foru Dekretuak Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioak ematen dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen, eta 248/2011 Foru Dekretuak, berriz, Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendua eta garapena arautu zituen.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

7. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera, Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalera eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

Iruñean, 2019ko ekainaren 19an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

Iragarkiaren kodea: F1908417