158. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

832/2019 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita ekainaren 20ko 709/2019 Ebazpena, 9.274 titularri Ordainketa Berdearen eta Oinarrizko Ordainketaren laguntza handitzeagatik (ordaindu beharrekoa 241.981,48 euro dira), eta 6.643 titularri diziplina finantzarioaren itzulketa emateko eta ordaintzeko ebazpena ematen baita, 2018ko kanpainako ordainketekin, guztira 1.124.922,22 euroko balioaz (ordaindu beharreko zenbatekoa 3.380,81 euro dira).

123/2018 Foru Aginduak, apirilaren 23koak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emanak, honako hauen deialdia egiten du 2018ko kanpainarako: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren eta Estatuaren halako laguntza batzuei dagokien eskaera bakarra, Erreserba Nazionalerako eskubide eskaerak, Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sistemarentzako aldaketa eskaeren aurkezpena, eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean erregistra dadin.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ekainaren 20ko 709/2019 Ebazpenaren bidez, azalerarako eta abeltzaintzarako 2018ko zuzeneko laguntzak eman eta ukatu ziren, 13.009 titularrentzat, guztira 99.937.693,71 euroko zenbatekoarekin.

Ebazpen hori onetsi ondoren, NBEFeko lehendakariak jakinarazi zuen, 2019ko uztailaren 17an, behin betiko koefizientearen balioa aldatu zela, zeina erabiltzen baita klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako ordainketarako (Ordainketa Berdea); izan ere, balio hori %51,622623tik %52,052523ra igo da. Horrenbestez, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan jasotako espedienteetarako, proposatu da ordainketa osagarriak egitea, Ordainketa Berdearen behin betiko koefizientea igo denez gero.

NBEFeko lehendakariaren 2018ko azaroaren 20ko Ebazpenaren bidez, diziplina finantzarioaren itzulketa tasa bat ezarri zen 2018ko ekitaldi finantzariorako, 2018ko abenduaren 1etik aurrera egin beharreko 2.000 eurotik gorako ordainketei aplikatu beharrekoa 2019ko ekitaldi finantzarioan diziplina finantzarioaren murrizketa dagokien onuradunei (2018ko kanpaina), zeina kalkulatzen baita %1,37koa dela. Ebazpen hori eman baino lehen, 6.643 titularri ordaindu zitzaien guztira 1.121.541,41 euroko zenbatekoa, diziplina finantzarioaren itzulketa gisa.

Ikusirik Etekinetarako Laguntzen Atalaren txostena, zeinetan jasotzen baitira egindako kontrolak, ordainketarako baliozkotutako azalerak eta kalkulatutako zenbatekoak, azalerarako eta abeltzaintzarako 2018ko zuzeneko laguntzen eskaerei dagozkienak.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea, 9.274 titularrentzat, zeinak 2018ko Ordainketa Berdearen laguntzaren onuradun baitira, ekainaren 20ko 709/2019 Ebazpena, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiarena, klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako 2018ko ordainketa (Ordainketa Berdea) onartzeari dagokionez, eta emanen diren zenbateko berriak onestea.

2. Ordaintzea 9.274 titularrei, zeinak 2018ko Ordainketa Berdearen laguntzaren onuradun baitira, 241.981,48 euro guztira, 2018ko Ordainketa Berdearen koefizientea igo denez gero; ordainketa NBEF-Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren kargura izanen da.

3. Onartzea 2018an diziplina finantzarioaren koefizientea aplikatu zaien 6.643 titularrei 2018ko ekitaldi finantzarioko diziplina finantzarioaren itzulketari dagozkion ordainketa zenbatekoak, aplikatu beharrekoak 2018ko abenduaren 1etik aurrera egin beharreko 2.000 eurotik gorako ordainketei; guztira 1.124.922,22 euro izanen dira.

4. Ordaintzea 2018an diziplina finantzarioaren koefizientea aplikatu zaien 6.626 titularrei 3.380,81 euro guztira, diziplina finantzarioaren itzulketa gisa, 2018ko Ordainketa Berdearen koefizientea igo denez gero; ordainketa NBEUF-Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren kargura izanen da.

5. Ebazpen hau igortzea Etekinetarako Laguntzen Atalera, Idazkaritza Tekniko Nagusira eta NBEUFren eta LGENFren Ordainketak Burutzeko Bulegora.

6. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz; halaber, https://pac.navarra.es/SgaGpi/portal/seleccionar.action webgunean ere kontsultatu ahalko da, SGA aplikazioaren bidez.

7. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, bertan zenbakia adierazita.

Iruñean, 2019ko uztailaren 22an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F1909971