158. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Zuzkidura-jarduketarako plan berezia almazen baten erabilera aldatzeko. Hasierako onespena

Lehengo alkateordearen abuztuaren 9ko 2019/0195 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen almazen baten erabilera aldatzeko Zuzkidura-Jarduketako Plan Berezia, Raquel Dominguez Barrera arkitektoak idatzia eta Mikel Zabaleta Aramendiak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko foru legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Leitzan, 2019ko abuztuaren 9an.–Lehenengo alkateordea, Nahikari Uriarte Intxaurrondo.

Iragarkiaren kodea: L1910626