158. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2833E/2019 EBAZPENA, uztailaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz lanpostu hauek betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda: pediatriako fakultatibo espezialista izateko 5 lanpostu huts, OOLTko pediatra izateko 26 lanpostu huts eta ospitalez kanpoko larrialdietako pediatra izateko 3 lanpostu huts, denak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 1eko 327E/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen lanpostu hauek merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia: pediatriako fakultatibo espezialista izateko 5 lanpostu huts, OOLTko pediatra izateko 26 lanpostu huts eta ospitalez kanpoko larrialdietako pediatra izateko 3 lanpostu huts, denak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak. Deialdi hori 2019ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 17koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak ekainaren 10ean emandako 2527E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Erreklamazioak egiteko epea iraganik, bidezkoa da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Onestea merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz lanpostu hauek betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda: pediatriako fakultatibo espezialista izateko 5 lanpostu huts, OOLTko pediatra izateko 26 lanpostu huts eta ospitalez kanpoko larrialdietako pediatra izateko 3 lanpostu huts, denak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatuarekin bat, eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren maiatzaren 13ko 62/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskuordetzea erabiliz.

Iruñean, 2019ko uztailaren 23an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

ERANSKINA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

O-NOZeko lekualdatze txanda.

–Onartuak:

ALVAREZ GARCIA, JORGE

ALVAREZ ZALLO, NOELIA

ARMENDARIZ CUEVAS, YOLANDA

AYECHU DIAZ, AMALIA

BARRIUSO LAPRESA, LAURA MARIA

BURGALETA SAGASETA, ANA MARIA

BURGUETE ARCHEL, EDURNE

CHAPI PEÑA, BEATRIZ

CIRIZA BAREA, EDURNE

DIEZ BAYONA, VICTORIA

DURAN URDANIZ, GABRIEL

ECHEVERRIA ARELLANO, ANA CARMEN

ELIZALDE ELIZALDE USECHI, MERCEDES

ETAYO ETAYO, VERONICA

GARATEA RODRIGUEZ, MARIA

GARCES BORDEGE, ROSA MARIA

GIMENO BALLESTER, JUAN BAUTISTA

GONZALEZ VILLAR, MARTA

GOÑI MORENO, BLANCA ESTHER

HERNANDEZ ORTIZ, MARIA YOLANDA

HERRERO VARAS, ANA

IRIBARREN UDOBRO, IGNACIO

LAVILLA OIZ, ANA

LECUMBERRI GARCIA, NORA

MARTINEZ ARBELOA, IDOYA

MIRANDA FERREIRO, MARIA GENOVEVA

MOLINS CASTIELLA, TERESA

MORALES SENOSIAIN, DESIREE

OSCOZ LIZARBE, MIREN

PRIM JAURRIETA, PAULA

RAMOS ZUGASTI, MARTA

SAN MARTIN GARCIA, ISABEL

SANCHEZ ECHENIQUE, MANUELA

SANTAMARÍA MARTÍNEZ, ELENA

SIERRA COLOMINA, GEMMA

ZANDUETA PASCUAL, LAURA

ZARDOYA SANTOS, PATRICIA

–Baztertuak: inor ez.

Estatuko lekualdatze txanda.

–Onartuak:

DELGADO FUENTES, ELENA

GAN GARGALLO, MARIA CARMEN

GARCIA OGUIZA, ALBERTO

LECUMBERRI RUIZ, ALICIA

MARTÍNEZ ARRIAZU, SIXTO JOSE

–Baztertuak:

ECHEVERRIA FERNANDEZ, MAITE (1)

Baztertzeko arrazoiak:

(1) 2.1.2.b) oinarrian eskatutako baldintzak betetzen dituela ez frogatzea.

Iragarkiaren kodea: F1910107