157. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

2019ko 9., 10., 11. eta 12. aurrekontu-aldaketak.
Hasierako onespena

Uztailaren 29ko Osoko Bilkurako akordio bidez, hasiera batean onetsi ziren 2019ko udal aurrekontuan 9., 10., 11. eta 12. aldaketak egiteko espedienteak (aparteko kredituak).

Espedienteak Idazkaritzan egongo dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Uharte Arakilen, 2019ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1910402