157. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Lurriztiederrako bide baten kalifikazio juridikoaren aldaketa
eta desafekzioa. Behin betiko onespena

Etxalarko Udalak, 2019ko maiatzaren 9an eginiko osoko bilkuran, erabaki zuen Etxalarko Lurriztiederra auzoan 3. poligonoko 302. eta 217. lurzatiak banatzen dituen bide publikoaren desafekzioa eta kalifikazio juridikoa aldatzeko espedienteari hasiera ematea.

Aldaketaren erabilgarritasun publikoa: aipatu bidea errealitatean ez da existitzen eta katastroan dagoen beste bide bat erabiltzen da, Lurriztiederra auzoko sarbide gisa. Aipaturiko sarbidea duela 50 bat urte egin zen eta horretarako hainbat lurzatien lagapenak eman ziren, horien artean 302. lurzatiarena; bere garaian ez baitzen deus ordaindu lurra uzteagatik, nolabatik orain eta honela konpentsatzen da orduan eginiko lur-lagapena.

2019ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 10ean, eman zen argitara hari buruzko iragarkia.

Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik, erreklamaziorik edo kexarik aurkeztu, hasierako onespenean adierazten zen bezala, behin betikoz onetsirik dago aipatu ondasunaren kalifikazio juridikoaren aldaketa.

Etxalarren, 2019ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1910417