156. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen ukipenetarako baimena.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 35. artikuluan xedaturikoa betez, ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea, 9, Iruña) eta Beintza-Labaiengo eta Urrozko udaletxeetan, jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Dokumentazio hori Interneten ere eskuragarri dago, euskarri digitalean, “Ingurumen proiektuak jendaurrean” izeneko fitxan:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/participacion/procesos/proyecto-linea-media-tension-entre-centro-transformacion-iturrieta-centro

Aditzera ematen den egintza: ingurumen ukipenetarako baimena.

Jarduera: TEL, Iturrieta TZ eta Balentxenea TZ artean, Beintza-Labaienen eta Urrotzen.

Sustatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica SAU.

Udalerriak: Beintza-Labaien eta Urrotz.

Iruñean, 2019ko ekainaren 19an.–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendaria, Carmen Ursúa Sesma.

Iragarkiaren kodea: F1908995