156. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

212/2019 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Aurrekontuaren zuzendari nagusiak emana, Aurrekontuaren zuzendari nagusiaren abenduaren 5eko 485/2018 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez, hasiera eman zitzaion Nafarroako Foru Komunitatea José Ramón García Suescun jaunaren abintestato jaraunsle deklaratzeko prozedurari.

Aurrekontuaren zuzendari nagusiaren abenduaren 5eko 485/2018 Ebazpenaren bidez hasiera eman zitzaion Nafarroako Foru Komunitatea José Ramón García Suescun jaunaren abintestato jaraunsle deklaratzeko prozedurari.

Ebazpen hori argitara eman zen 2018ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ekoan, 2018ko 308. Estatuko Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22koan, eta ikusgai jarri zen Iruñeko Udaleko iragarki taulan 2018ko urtarrilaren 18tik otsailaren 18ra.

Ebazpen horren azalpen zatian akats bat atzeman da, José Ramón García Suescun jaunaren heriotzaren jakinarazpena ez zuelako Iruñeko San Juan de Dios Ospitaleak egin, Iruñeko Torralba del Río kaleko 4ko bizilagunen erkidegoak baizik; beraz, bidezkoa da hura zuzentzea.

Horrenbestez, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren oinarrizko egitura orokorra ezartzen duen abuztuaren 28ko 134/2015 Foru Dekretuaren 9. artikuluak esleitutako eskumena erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aurrekontuaren zuzendari nagusiaren abenduaren 5eko 485/2018 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea. Ebazpen horren bidez hasiera eman zitzaion Nafarroako Foru Komunitatea José Ramón García Suescun jaunaren abintestato jaraunsle deklaratzeko prozedurari. Hau izanen da testu zuzendua:

“Iruñeko Torralba del Río kaleko 4ko bizilagunen erkidegoak jakinarazi dio Ondare Zerbitzuari García Suescun jauna jaraunsle ezagunik gabe hil dela”.

2. Ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta Iruñeko Udalera igortzea bertako iragarki taulan ikusgai jar dadin hilabetez.

3. Hilabeteko epea irekitzea, epe horretan interesdun orok alegazioak aurkez ditzan, edo egokitzat jotzen dituen agiriak edo beste juizio-elementu batzuk, toki honetan: Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Ondarearen Kudeaketa Juridikoaren Atalera (Yanguas y Miranda kalea 27-2., Iruña, 31003 P.K.).

4. Ebazpen hau igortzea Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Kudeaketa Juridikoaren Atalera.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 14an.–Aurrekontuaren zuzendari nagusia, Begoña Urrutia Juanicotena.

Iragarkiaren kodea: F1909152