156. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNDIO

Aldaketa 2019ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Kontzejuko igerilekuaren egokitzapena.

Undioko Kontzejuko Batzarrak, 2019ko ekainaren 12an egin bilkuran, urte bereko Kontzejuko aurrekontu orokorraren aldaketarako espedientea hasiera batean onesteko erabakia hartu zuen. Haren xedea kontzejuko igerilekuan berritze lanak gauzatzea da, indarrean dagoen araudiari egokitzeko, kreditu berezia gaituz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek informazioari, erreklamazioei eta publizitateari dagokienez dituzten tramite eta baldintza berei jarraikiz tramitatu eta onetsi behar da espediente hau. Hortaz, foru lege horren artikuluan martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen artikuluari buruz xedatuaren arabera, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eta bizilagunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Eta hori guztia argitara ematen da, aipatu legeetan ezarritakoa bete dadin.

Undion, 2019ko ekainaren 27an.–Kontzejuko burua, Blanca Vázquez Jiménez de Ventrosa.

Iragarkiaren kodea: L1909677