156. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Informazio publikoa, herri-lurra Eder Partzuergoak okupatzeko, “Birdwatching Montaña y Ribera de Navarra” proiektua egikaritzeko

Tuterako Udalak, 2019ko uztailaren 22an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen: baimena ematea Eder Partzuergoari herri-lurreko 75 metro karratu okupatzeko, 20. poligonoko 183. eta 67. lurzatietan. Hauek dira xehetasunak:

20. poligonoko 67. lurzatiko 20 metro karratu hegaztien behatokia jartzeko (UTM koordenatuak: X = 615.645 Y = 4.661.488).

20. poligonoko 183. lurzatiko 55 metro karratu aparkalekurako.

Horrez gain, aipatu herri-lurren okupazioa arautuko dituen baldintza-agiria ere onetsi zen.

Espedientea jendaurrean jartzen da 15 eguneko eperako, interesdunek kontsultatu eta, hala badagokio, bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal izateko. Jendaurreko epea iraganik, Nafarroako Gobernuari igorriko zaio espedientea, onets dezan.

Erabaki hau izapide-egintza da, eta ezin da haren aurkako errekurtsorik aurkeztu.

Jendaurrean egon bitartean, erabakiaren testu osoa eta harekin zerikusia duten agiriak aztertzen ahalko dituzte interesdunek, Tuterako Udaleko Lurraldearen Antolamenduaren Alorrean (Nekazaritza, lehen solairua).

Tuteran, 2019ko uztailaren 23an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L1909957