156. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Desafektazioari buruzko informazio publikoa, 24. poligonoko 127. lurzatian, Enerfin Sociedad de Energía SLUri lagatzeko, dorre anemometrikoa jartzeko

Tuterako Udalak, 2019ko uztailaren 22ko osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen: 8.462 metro karratu desafektatzea 24. poligonoko 127. lurzatian, Enerfin Sociedad de Energía SLUri lagatzeko, dorre anemometriko bat jar dezan. 110,5 metroko altuera izanen du dorreak eta honako UTM koordenatu hauek: X = 611.687; Y = 4.664.062. Aipatu desafektazioak Nafarroako Gobernuaren behin betiko onespena beharko du, eta hark ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

Halaber, honako hau ere onetsi zen: Enerfin Sociedad de Energía SLUk dorre anemometrikoa jartzeko aipatu lurzatiaren erabilera lagatzea arautzen duen baldintza-agiria.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ukitutako pertsonek alegazioak jarri ahal izateko. Halakorik aurkezten ez bada, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onets dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 140. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.

Erabaki hau izapide-egintza da, eta ezin da haren aurkako errekurtsorik aurkeztu.

Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak aztertzen ahalko dituzte, Tuterako Udaleko Lurraldearen Antolamenduaren Alorrean (Nekazaritza, lehen solairua).

Tuteran, 2019ko uztailaren 23an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L1909956