156. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

5, 6 eta 7/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2019ko uztailaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 5, 6 eta 7/2019 aldaketak Udalaren 2019ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin.

San Adrianen, 2019ko uztailaren 17an.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1909674