156. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Aldaketa, kirolgunearen 2019rako prezio publikoetan.
Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2019ko uztailaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen ondotik ematen diren aldaketak urte bereko ekitaldiko kirolgunearen prezio publikoetan.

Jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betikotzat onetsiko da ordenantza hori.

San Adrianen, 2019ko uztailaren 17an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1909673