156. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Alkatearen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Ribaforadako Udalak, 2019ko uztailaren 16an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:

“Lehena.–Erabakitzea Jesús María Rodríguez Gómez alkate udalburuak Udalbatzako burutzari dagozkion eginkizunak gauzatu behar dituela, dedikazio partzialeko araubidean (%80).

Bigarrena.–Jesús María Rodríguez Gómez alkateak kargua dedikazio partzialeko araubidean beteko duenez, alkatearendako honako ordainsari hauek ezarriko dira, ondorioak 2019ko uztailaren 1etik aurrera sortuta: hogeita bost mila (25.000) euroko urteko zenbateko gordina, hamalau pagatan banatuta; horietatik hamabi dira urteko hilabeteei dagozkienak eta beste biak, aldiz, ekainari eta abenduari dagozkien hilabete-sariak. Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean alta emanen zaio eta Udalbatzak ordainduko ditu ordaindu beharreko enpresa kuotak.

Era berean, zenbateko gordin horrek Pertsona Fisikoen gaineko Errenta Aitorpenari dagozkion atxikipenak izanen ditu, bai eta, hala behar bada, langilearen kontura den Gizarte Segurantzaren kuota ere.

Hirugarrena.–Ordainsari horiek ez dituzte inolaz ere gaindituko Ribaforadako Udalaren aurrekontu orokorrean urtero finkatzen diren mugak. Ordainsari horiek jaso ahal izateko, behar beste diru egon beharko da aurrekontuan.

Laugarrena.–Erabaki hau Udalaren Kontu-hartzailetzara igortzea, ohartaraziz ezen urtero, maiatza baino lehenago, dagokion dirulaguntza eskatu beharko dela, abenduaren 27ko 18/2017 Foru Legearen 13. artikuluan edo hura ordezten duenean xedatutakoari jarraikiz (lege horrek ezarri du transferentzia arruntengatik Toki Ogasunek Nafarroako Tributuetan duten Parte-hartzeen Funtsaren zenbatekoa eta nola banatuko den 2018ko eta 2019ko aurrekontu-ekitaldietarako).

Bosgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta gardentasun atarian argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan”.

Ribaforadan, 2019ko uztailaren 19an.–Alkatea, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1909719