156. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Jarduera-lizentzia. Handitzeko eskaera

Aditzera ematen da jarraian zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Udaleko Hirigintza bulegoetan (jardueretarako lizentziak), hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, jarduerak eragin egiten dituela uste dutenek epe horretan dagozkion alegazioak aurkeztu ahal ditzaten. Hori guztia, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta haren garapenerako erregelamendua arautzen duen abenduaren 28ko 92/2006 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientearen zenbakia: 991/2019. Sustatzailea: Plásticos Hiricas SL. Jarduera: plastikoak injektatzeko industria handitzea. Kokapena: Escopar industrialdea, 1. poligonoko 582. lurzatia.

Azkoienen, 2019ko uztailaren 31n.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1910360