156. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Hiri-jarduketarako plan berezia Orkoiengo S4 eta S5 sektoreetan. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko abuztuaren 1ean emandako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zen Hiri-jarduketarako plan berezia Orkoiengo S4 eta S5 sektoreetan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 26ko 1/2017 Foru Legearen 72. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Orobat, argitara emanen da Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren egoitza elektronikoan.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Orkoienen, 2019ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1910300