156. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Alkateordeen izendapena

Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan, apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 22. artikuluan eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluan xedatuari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1.–Honako zinegotzi hauek alkateorde izendatzea:

–Paola Aisa Barber.

–Jesús María Unzue Ozcoidi.

–Miguel Angel Ruiz Langarica.

2.–Alkateordeei honako hau dagokie: alkatea bere eginkizun guztietan ordezkatzea, izendapenaren hurrenkeraren eta legeak ezarritako baldintzen arabera.

3.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den hurrengo bilkuran.

Orkoienen, 2019ko uztailaren 18an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1909959