156. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Ziraukiko Udalak, 2019ko ekainaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen urte bereko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketen betearazpena.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. Artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

Ziraukin, 2019ko uztailaren 19an.–Alkate udalburua, Julio Laita Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L1909696