156. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

743E/2019 EBAZPENA, ekainaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, fakultatibo asistentzialen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboen lanbide karreraren sistema arautu zen. Ondoren, lege hori garatzeko arauak eman zituen abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren bidez, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen osaera zehazteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 882/2016 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboen lanbide karrerako Ebaluazio Batzordearen osaera aldatu zen.

Aipatu abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren 15. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietako lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak dagokion Batzorde Tekniko-Asistentzialak.

Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: kide berriak izendatzea, karguari uko egitea, erretiroa edo dagokion batzordearen esparruan aritzetik uztea.

Batzordekide izateari uko egin dio M.ª José Cárcamo Casimiro andreak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatu zuenak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 27ko 882E/2016 Ebazpenaren bidez. Beraz, bidezkoa da hura ordeztea.

Lau urteko agintaldia bete dute Jorge Francisco Alegret Sole, Gregorio Tiberio López eta Gabriel Duran Urdániz jaunek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 19ko 125E/2015 Ebazpenaren bidez izendatutakoek, eta Begoña Bermejo Fraile andreak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 4ko 31/2013 Ebazpenaren bidez izendatutakoak. Beraz, bidezkoa da haiek ordeztea.

Nafarroako Ospitaleguneko Batzorde Tekniko-Asistentzialak Aurelia Mena Mur eta Jesús Elizalde Eguinoa jaun-andreak proposatu ditu fakultatibo asistentzialen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kide izateko.

Tuterako Osasun Barrutiko Batzorde Tekniko-Asistentzialak M.ª Antonia Zapatería García andrea proposatu du fakultatibo asistentzialen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kide izateko.

Langileen Batzordeak Ángel Hernández Galán jauna proposatu du fakultatibo asistentzialen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kide izateko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak Begoña López Aranguren andrea proposatu du Batzordeko idazkari izateko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek, irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoek, ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Fakultatibo asistentzialen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kide hauek kargutik kentzea: M.ª José Cárcamo Casimiro andrea, idazkaria, eta Jorge Francisco Alegret Solé, Gregorio Tiberio López, Gabriel Duran Urdániz eta Begoña Bermejo Fraile jaun-andreak, batzordeko kideak.

2. Honako hauek fakultatibo asistentzialen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kide izendatzea:

Ángel Hernández Galán jauna.

Amparo Larequi García andrea.

M.ª Antonia Zapatería García andrea.

Aurelia Mena Mur andrea.

Jesús M.ª Elizalde Eguinoa jauna.

3. Begoña López Aranguren andrea batzordeko idazkari izendatzea.

Horrenbestez, honako hau da fakultatibo asistentzialen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera:

Batzordeburua:

–Gabriel Izpura Liberal jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 27ko 882E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua.

Batzordekideak:

–Fernando Olaz Preciado jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 27ko 882E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Amparo Larequi García andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak proposatuta.

–Aurelia Mena Mur andrea, Nafarroako Ospitaleguneko Batzorde Tekniko-Asistentzialak proposatuta.

–Jesús Elizalde Eguinoa jauna, Nafarroako Ospitaleguneko Batzorde Tekniko-Asistentzialak proposatuta.

–M.ª Antonia Zapatería García andrea, Tuterako Osasun Barrutiko Batzorde Tekniko-Asistentzialak proposatuta.

–Angel Hernández Galán jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposatuta.

Idazkaria:

–Begoña López Aranguren andrea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Hori guztia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin bat, eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren maiatzaren 13ko 62/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabiliz.

Iruñean, 2019ko ekainaren 26an.–Zuzendari kudeatzailea ez dagoenez, eta irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuarekin bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eriari Osasun Laguntza emateko zuzendaria, Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F1908997