156. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Alkateordeak kargugabetu eta izendatzea

Cascanteko Udaleko alkate udalburuak, 2019ko uztailaren 23ko ebazpenaren bidez, honako hau

ERABAKI ZUEN:

Lehena.–Sandra Calvo Díaz Cascanteko Udaleko bigarren alkateordea kargutik kentzea.

Bigarrena.–José Luis Gómez García izendatzea Cascanteko Udaleko bigarren alkateorde.

Hirugarrena.–José Luis Aguado Martínez Cascanteko Udaleko hirugarren alkateorde izendatzea.

Laugarrena.–Izendatuei banan-banan jakinaraztea ebazpena. Kontrakoa adierazi ezean, ulertuko da izendapena onartu egiten dutela, isilbidez.

Horrez gain, Sandra Calvo Díazi kargugabetzea jakinaraziko zaio.

Bosgarrena.–Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, bertan argitara dadin, nahiz eta alkateak ebazpena sinatu eta biharamunetik aurrera hartuko duen indarra, ebazpenean bertan besterik ezartzen ez bada. Halaber, Udalaren ediktuen taulan argitaratuko da.

Seigarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2019ko uztailaren 23an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1910009