156. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Alkateordeen izendapena

Berriozarko Udaleko alkateak, 2019ko ekainaren 25ean, honako ebazpen hau (20190369 zenbakiduna) eman zuen:

“Udal hauteskundeak egin eta 2019ko ekainaren 15eko bilkuran udal berria eratuta, beharrezkoa da udal antolaketa berria ezartzea eta, bereziki, alkateordeak izendatzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 4.a) artikuluak udalari bere burua antolatzeko aitortzen dion ahalmena erabiliz.

Horregatik guztiagatik, Alkatetza honek, aipatu legeriak emandako eskudantziak erabiliz eta Udal Erregelamendu Organikoan xedatuari jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Udal honetako alkateorde izendatzea, gaurtik aitzina indarra izanik, ondoko zerrendako zinegotziak, Tokiko Gobernu Batzarreko kideak direnak. Horietako lehenbizikoak Alkatetza ordeztuko du, hura hutsik dagoenean, edota alkatea herritik kanpo edo eri dagoenean. Hona hemen:

–Lehen alkateordea: Karmele Nadales Ramírez.

–Bigarren alkateordea: Mikel Etxeberria Agirre.

Bigarrena.–Ezartzea, alkatea kanpoan edo eri dagoenean, edo kargua hutsik dagoenean, alkateordeek beteko dituztela indarrean den legeriak alkateari aitortzen dizkion eskudantziak eta eskumenak, bereziki ordainketak agintzea eta bankuko taloiak baimentzea, zehazten den hurrenkera honi jarraikiz:

1. Lehen alkateordea: Karmele Nadales Ramírez.

2. Bigarren alkateordea: Mikel Etxeberria Agirre.

Hirugarrena.–Horri dagokionez, Alkatetza honek udal-mugartetik kanpo egon behar badu, ebazpen bidez ezarriko du zenbat egunez eta zein alkateordek hartuko dituen bere gain haren eskumenak.

Izendapen espresua egiten ez bada, lehen alkateordeak ordeztuko du Alkatetza.

Laugarrena.–Alkateordeei ebazpen honen berri ematea eta ohartaraztea ezen, jarduneko alkate gisa dituzten eskudantziak erabiltzean ezin izanen dituztela alkatetza honek aurretiaz egindako eskuordetzak aldatu, ezta beste batzuk gehitu ere.

Bosgarrena.–Osoko Bilkurari jakinaraztea, AFEren 38. artikuluan ezarritakoa bete beharrez deituko den hurrengo bilkura berezian”.

Berriozarren, 2019ko uztailaren 25ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1910113