156. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERATSAIN

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Beratsaingo Kontzejuak, 2019ko uztailaren 19an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen urte bereko aurrekontuen espedientea.

Beraz, erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honen iragarki-taulan agertuko da, eta 15 egunez jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, bizilagunek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, 2019ko aurrekontua behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da ohiko ohiturari jarraikiz.

Beratsainen (Atetz ibarra), 2019ko uztailaren 22an.–Kontzejuko burua, Aitor María Egozcue Guerendiain.

Iragarkiaren kodea: L1909755