156. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Alkateordearen izendapena

Alkateak alkateordeak libreki izendatzeko eta kargugabetzeko eskumena dauka, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Horretan oinarrituta, Alkatetzak honako hau ebatzi du:

1.–Aizaga Zeberio Petriati alkateorde izendatzea.

2.–Alkateordeei honako hau dagokie: alkatea bere eginkizun guztietan ordezkatzea, izendapenaren hurrenkeraren eta legeak ezarritako baldintzen arabera.

3.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran.

Arbizun, 2019ko uztailaren 18an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L1909955