156. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta lege hori bera garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 68.1 artikuluan xedatua bete dadin, aditzera ematen da ondoren zehazten den espedientea udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: SC Doiz Gonzalo. Jarduera: oilaskoak gizentzeko nabea (broiler gisakoak). Tokia: Milako bazkatokia (9. poligonoa, 832. eta 833. lurzatiak). Ablitas.

Ablitasen, 2019ko uztailaren 17an.–Alkatea, Carmelo Arriazu Serrano.

Iragarkiaren kodea: L1909615