156. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

2019ko lan publikoaren eskaintza

Mankomunitate honetako buruak 23/2019 zenbakiko Ebazpena eman du. Hona hemen testua:

Mankomunitatearen Kontseiluak, 2019ko apirilaren 4an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen 2019ko ekitaldirako plantilla organikoa, eta urte bereko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 18an.

Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluan ezarritakoaren arabera, alkateak

EBAZTEN DU:

Lehena.–2019ko lan publikoaren eskaintza onestea, honako lanpostu hauek barnean direla:

–Arduradunak, 6. eta 8. postuak.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Moncayoko Ur Mankomunitatearen 2019rako lan publikoaren eskaintza.

Corellan, 2019ko uztailaren 18an.–Mankomunitateko burua, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1909773