156. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

610E/2019 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Iruñeko Ospitaleetako osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren sistema arautu zen. Ondoren, lege hori garatzeko arauak eman zituen ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuaren bidez, lanbide karreraren ebaluazio batzordeak aurreikusteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ere ezarri ziren.

Aipatu ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietako lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak dagokion Batzorde Tekniko Asistentzialak.

Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: kide berriak izendatzea, karguari uko egitea, erretiroa edo dagokion batzordearen esparruan aritzetik uztea.

M.ª José Cárcamo Casimiro andreak uko egin dio batzordekide izateari eta, beraz, bidezkoa da hura ordeztea. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatu zuen, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 30eko 388E/2015 Ebazpenaren bidez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak Crisanta Parrilla Benedicto andrea izendatu du Iruñeko Ospitaleetako osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko idazkari.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek, irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoek, ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. M.ª José Cárcamo Casimiro andrea Iruñeko ospitaleetako osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko idazkari kargutik kentzea.

2. Crisanta Parrilla Benedicto andrea Iruñeko ospitaleetako osasun arloko langile diplomadunen lanbide karrerako Ebaluazio Batzordeko idazkari izendatzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak proposatuta.

3. Horrenbestez, honako hau da Iruñeko Ospitaleetako Ebaluazio Batzordearen osaera:

Batzordeko burua:

–Marta Ancín Pagoto andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 30eko 388E/2015 Ebazpenaren bidez izendatua.

Epaimahaikideak:

–Estela Aguirre Compes andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 940E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Virginia Ayarra Ullate andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 940E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Felipe Garro Ozcoidi jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 940E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua, Nafarroako Ospitaleguneko Batzorde Tekniko-Asistentzialak proposatuta.

–Nuria Chivite Fernández andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 30eko 1036/2013 Ebazpenaren bidez izendatua, Nafarroako Ospitaleguneko Batzorde Tekniko-Asistentzialak proposatuta.

–Miguel Ángel González Perote jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 940E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua, Nafarroako Ospitaleguneko Batzorde Tekniko-Asistentzialak proposatuta.

–Natalia Ancizu Martínez andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 940E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposatuta.

Idazkaria:

–Crisanta Parrilla Benedicto andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak proposatuta.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Hori guztia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin bat, eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren maiatzaren 13ko 62/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabiliz.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 24an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Oscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1908998