155. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-P-255

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2019ko ekainaren 28an emandako ebazpenaren bidez, José Angel Barbarín Barandallari ur publikoen aprobetxamendua eman zaio, Bueno errekaren arroan (Ega ibaiaren arroa-90121), ezkerraldean, ibilguen polizia-eremuan dagoen putzu batetik ura ateratzeko, Zurubima izeneko alderdian, Lukingo udal-mugarteko 1. poligonoko 204. lurzatian (Nafarroa), ekainetik irailera, biak barne. Urtean, gehienez ere, 270 m³-ko bolumena izanen du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (uztaila eta abuztua) 0,034 l/s-koa izanen da. Aipatutako udal-mugartean bertan, 1. poligonoko 111. lurzatian 1,58 hektarea ureztatzeko erabiliko da ura. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zaragozan, 2019ko uztailaren 12an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1910334